Arriaga antzokian urtero egiten dan irakurraldian parte hartu dogu, Patxi Aldaburu joan da aurten Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelea leiduten Labayru Fundazioaren izenean.
Idazleaz ganera, gizarteko arlo guztietako personek parte hartzen dabe, bakotxak atal bat irakurrita liburua osotu arte. Bilbozarra euskaltegiak euskerako ikasleei egindako omenaldi modura sortutako jarduera honek hainbat urte daroaz, itzelezko arrakasta lortuta ganera.
Guk be, urteroko moduan, parte hartu dogu eta bat egin dogu ekitaldiaren antolatzaile eta parte hartzaileakaz. Gure literatura, gure idazleak eta gure hizkuntza agirira aterateko ekimen onuragarria da. Eta Miren Agur Meabe etxekotzat daukagunez, hainbat gusturago.