Esanetik Idatzira II. Berba eta hizkiak gramatika goruan izenburuagaz, gramatikako gaiak lantzen dituan liburua dakar bigarrenez Adolfo Arejitak, Ana Oar-Artetaren laguntasunagaz.
Aurretik holako beste bat atera zan 2019an, Gramatika-Estiloen zabuan azpi-izenburuagaz. Oraingoan 40 gai hartzen ditu guztira liburuak, hainbat gramatika-edukiren ganean. Hamar atal nagusitan antolatuta dagoz artikuluok, gramatika-arlo jakinei buruz. Bakotxean hiru-sei gai bitartean landu dira.
Artikuluok euskerea zuzen erabiltera begira eginda dagoz, baina beti aldaerak, forma ugaritasuna, jatortasuna gogoan hartuta. Batzuetan igarri barik isurtzen jakuz forma ez egokiak; beste batzuetan berba edo esamodu bakarrera mugatzen gara, kontuan hartu barik ahoz erabilten diran pareko oso egokiak. Hori dana dago lan honen azpian.
Horretarako, hiztunen ekarpenak ezinbestekoak izan dira, bakotxak zer zelan esaten dauen, hiztun ziurren ahotan zelan esaten diran gauzak, oso garrantzitsua izan da, adibideak emon eta azalpenak garatu orduan. Horrez ganera, idazleen lekukotasunak be ezinbestekoak dira. Horregaitik, azalpen guztiak adibidez ondo-ondo horniduta datoz.
Lan hau Bizkai edo sartalde euskera era landuan erabili gura danean zein ereduri jarraitu erakusteko gogoan eginda dago. Norentzat da orduan? Irakasle, itzultzaile, hedabideetako profesional zein edozein arlotan euskera idatziz erabili behar daben guztientzat. Goi-mailako adituentzat baino gehiago, hizkuntza erabili egin behar daben hiztun arruntentzat.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.