Labayru Gaur

0

Ibilian goaz eta horrek eskatzen dau gizarteagaz bat egitea, zereginetan, helburuetan eta irudian. Bide horretan beharrizan eta bitarteko barrietara egokitzea jagoku, eta oraingoan nortasun grafikoa barriztau dogu, marka irudiari freskotasuna bermatzeko eta Fundazioaren ezaugarriak eta balioak modu modernoagoan adierazteko helburuagaz.

Logo barriagaz batera, garatutako euskarri bisual barriek koherentzia emoten lagunduko dabe kontaktu puntu guztietan. Aldi berean ingurune digitalera eta gaurko beharrizanetara egokitutako identidade modernoa eta dinamikoa da.

Erreferente izaten jarraitu gura dogu, eta honetara eten barik eboluzionatzen eta aldatzen doan merkatuan eguneratu beharra daukagu. Gure misinoa Euskal Herriko kultura eta hizkuntza aberastasuna jagotea eta zabaltzea da, eta barrikuntza hau aurrerapauso bat da horretan.

Identidade grafiko barritzaile horrek gizarteagaz daukagun lotura sendotzen eta beste audientzia batzuetara heltzen lagunduko deusku.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.