Munduenea munduko hamar herrialdetako hamar ipuineko bilduma da. Ipuin bakotxagaz tailer bat egiteko gara Bilboko Esperantza frontoiko liburutegian, Bilboko Udalaren eskariz.
Hamar tailer izango dira, bakotxa ipuin bati buruzkoa, urtean zehar egiteko. Amaia Egidazu ipuin-kontalariak hartuko dau ardurea. Saioak ordu eta erdikoak izango dira, 6-8 urteko umeentzat.
Hamar saioetatik bakotxean antzeko dinamika beteko dabe, hegazkina hartu eta herrialde batera bidaia egingo dabe. Helmugak munduko bolan eta mapa baten kokatuko dira, zein kontinentetan dagozan identifikatuz.
Jarduera hasteko, herrialde horretaz aurretik umeek zer ezagutzen daben tratauko dabe: zer dakien herrialdeari buruz, bertako norbait ezagutzen daben… Ondoren bertan jasotako ipuina kontau eta haren gaineko hausnarketa egingo dabe. Ondoren, eskulanen bat edo esperimenturen bat egingo da, ipuinagaz zein herrialdearen inguruan berba egindakoagaz zerikusia daukana.
Honezkero lehenengoa egin da, Matsu, itsasoko jainkosa ipuin txinatarrari buruzkoa. Hemendik udara arteko saioak egun honeetan izango dira: maiatzaren 2an, 16an, 30ean, eta ekainaren 6an, 13an, 20an.