Labayru Gaur

0

Gurean zer berri? Zaharrak barri liburu bildumako zortzigarren alea argitaratu barri dogu. Etnografia Atalak izeneko blogean astero-astero zabaltzen ditugun artikuluen artean egindako aukeraketa da liburu hori. Honezkero zortzi urte daroaguz etnografia hedatzen, modu erraz eta dibulgatiboan, posta elektroniko bidez.

Aurrekoetan moduan, euskal lurralde guztietako kolaboradoreek egindako artikuluak batu ditugu liburuan. Guztira hamabi artikulu datoz, urte osoan argitaratutako berrogeta hamarren artean aukeratuta. Dana dala, webgunean dan-danak dagoz.

Era guztietako gaiak lantzen dira bertan, hona hemen izenburuak eta egileak: “Etxea lato sensu’ “Segundo Oar-Arteta; “Gaitezen liberti” Pantxix Bidart Pla; “Infernuko hauspoa” Zuriñe Goitia; “Neska gazteak papergintzan 1950-60ko hamarkadetan” Maddi Dorronsoro; “Oriako ontziak. Errioaz eta errioan bizitzeko modu bat” Eider Arruti; “Otzarak, gazta-moldeak diren saskiak” Fernando Hualde; “Kaleko musika-giro ibiltaria” Emilio Xabier Dueñas; “Done Mikel eta kargu publikoen hautaketa” Felix Mugurutza; “1963: Zeanurin baltseoaren debekua amaitu zenekoa” Jon Urutxurtu; “Patrimonializazio-prozesuak ondare immaterialean: txanponaren alde biak. Kanpaiak eskuz jotzea” Julio César Valle Perulero; “Emakumeak eta KOIaren babesa” Bea Gallego; “Kiwiak ere Xiberoan” Iker Uthurralt.

Artikuluak hiru hizkuntzatan emoten dira: euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez, irudiz horniduta.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.