Labayru Gaur

0

Irailean EusTET ikastaroa egingo dogu barriro Labayrun. Euskera-teknikari eta trebatzaile jarduteko ikastaro trinkoa da, eta irailaren 9tik 21era bitartean egingo da. Ikastaro teoriko-praktikoa da. Edukien artean euskerearen erabileraren normalizazinorako arloak zeintzuk diran, zelan lantzen diran, ze metodologia eta ze jarduera erabilten diran azaltzen dira. Ikasgai guztietan teoria eta praktika batera lantzen dira, beti be kasu errealen azterketan eta ariketa praktikoetan oinarrituta. Ikastaroa amaitzeko, taldeka lan praktiko bat aurkeztu behar dabe ikasleek.

Labayrun halako zereginetan esperientzia daukien beharginak izango dira irakasle, praktikatik hur-hurrean kokatzeko ikasketa.

Ikastaroa egin eta ostean, ikasle ibilitakoek Labayruko lan-poltsan sartzeko aukera eukiko dabe. Izan be, azkenengo urteetan gure ikasleetatik ia erdiak gugaz lanean hasi dira teknikari zereginetan.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.