Labayru Gaur

0

Litterae Vasconicae – Euskeraren Iker Atalak aldizkariaren 19. zenbakia argitaratu barri dogu. Lau artikuluk osatzen dabe alea.

Alde batetik, Jabier Kaltzakortak ahozko literaturaren ganeko lan bi dakarz. Lehenengoan ‘Lili bat ikhusi dut baratze batean’ kantuaren barri emoten dau. Amodiozko kantu horren ezaugarri batzuk azaldu eta ostean, hainbat aldaera dakarz agirira, gehienak orain arte inoiz argitaratubakoak.

Bigarrenean, Jules Salaberri (1837-1903) notario mauletarraren kantu-kaiereko 24 kantu dakarz, hain zuzen be, egile horrek Chants populaires du Pays Basque liburua egin orduan kanpoan itxitakoak.

Hurrengo artikulua Mercedes Acillonarena da, Blasco Ibánezek idatzitako El intruso nobelaren gainean. Bilboko gertaera historiko baten oinarritutako nobela, idazleak erizpide politikoak adierazteko erabiliko dau, batzuen alde besteen kontra.

Amaitzeko, Anttonmari Aldekoa-Otalorak Iurretako Leandro Zelaieta Ybarra abadeak (1852-1916) euskeraz idatzitako sermoien katalogoa egin dau. Herriko etxe bat konpontzeko zirala-ta garbiketa egin orduan, eukerazko testuak aurkitu ebezan, kaxa bat beteteko beste. Zer zan, norena, zertaz arakatzen hasi orduan topau eben Leandrok idatzitako sermoiak zirala. Artikuluaren egileak, idazlearen zantzuak bilatu eta aurkitzeaz ganera, sermoi guztiak katalogau egin ditu.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.