Labayru Gaur

0

Gaur Derioko egoitzan bisitan euki ditugu Naroa Anabitarte, Izaskun Elezgarai eta Eneko Bidegain EHU eta UHEZIko irakasleak. Aurreko baten gure egoitza eta liburutegia ezagutzeko konbitea egin geuntsen laguntzaile guztiei. Hortik etorri da bisita hau, Labayru barrutik hobeto ezagutu guran.

Bertan hartu ditugu, azaldu deutsegu Labayruren historia eta antolaketa, eta ondoren, arlorik arlo egiten ditugun egitasmo nagusien barri emon deutsegu.

Ondoren liburutegia ikusi dogu: liburuak, aldizkariak, kartelak, pegatinak, dokumentu–fondoak, argazkiak, bideoak… Hain funts zabalagaz harritu egin dira. Hormetako mapak eta kartelak be deigarri egin jakez.

Nok jakin aurrera begira hortik kolaborazinoren bat sortu leiteken.

Eskerrik asko bisiteagaitik eta laster arte.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.