Behin baino gehiagotan erabili ditugu herri-kirolak gure ondareko ikerketa eta egitasmoetan. Oraingoan, ostera, andrazkoen ikuspegitik aztertzeko gara, bai jokalari moduan, bai transmisinoan euki daben eraginaren ikuspegitik.
Gaur egun normaltzat joten dogu herri-kiroletan, edozein modalidadetan, andrazkoak ikustea. Baina ez dira urte asko hori guztiz arraroa zana, ez egoan ondo ikusita. Banaka batzuek etxean egiten eben, baina ez plazan jenteaurrean. Noiz izan da aldaketa? Zerk eragin dau? Zertan dago aldea?
Hori aztertzeko, herri-kiroletan dabilzan hainbat andrari alkarrizketak grabau deutseguz. Euretariko batzuk kirolari-familian hazi dira, eta transmisinoa etxean jaso dabe, aitarengandik batez be. Beste batzuk, ostera, kirol-taldeen bitartez zaletu dira, eta taldean jarduten dabe.
Beste alde garrantzitsu bat be badago gaur egun herri-kiroletan, andretan zein gizonetan. Honezkero ez dira etxean entrenetan, baserriko beharrak egin bitartean. Orain danak joaten dira gimnasiora, irakasle edo entrenadoreak daukiez ariketa motak ondo bideratzeko. Janak be ondo be ondo bideratuta daukiez. Eta gazteenen artean, gaur egun hain modan dagoan crossfit egiten dabe gehienek. Ez hori bakarrik, batzuk hortik heldu dira herri-kiroletara.
Aurten hainbat alkarrizketa eta erakustaldi grabau behar ditugu, hurrengo urteetan egitasmoak argitaratzeko. Gai interesgarria, inon bada.