Labayru Gaur

0

Ikasturte barria hasi dogu, 2024-25, eta honezkero lehenengo ikastaroak martxan dagoz. Alde batetik, euskera teknikarirako prestetako saioetan, taldetxu bat dabil, normalizazinorako metodologia eta gainerako zereginak beteteko trebatzen.

Beste aldetik, HABEko azterketen bigarren deialdian parte hartzeko C1 mailako ikastaroa hasi barri da, lehenengo idatzizko partea prestatzen eta hurrengo ahozkoari begira.

Ikastarook trinkoak dira helburu jakin bat betetekoak. Ikasturteari begira, ostera, eskaintza zabala dago, mailetan eta ordutegietan. Irailean zehar matrikula egiteko epea zabalik dago, eta eskolak urrian hasiko dira. Ez dago atxakiarik euskerarik ez ikasteko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.