Labayru Gaur

0

Europako Ondarearen jardunaldien barruan, Bedian Arratiako tranbiari erreparau deutsie, izan be, aurtengo gaiak komunikazino-bideak hartu ditu gogoan.

Tranbiak Bedia zeharkatzen eban Lemoa eta Bilbo bitartean. Baina ez tranbiak bakarrik, trena be aspaldikoa da Bedian. Jardunaldien programaren barruan, udalak eratuta, ibilaldia egin dabe hainbat lagunek herrian zehar, lehenagoko tranbiaren bidetik joan eta trenaren ondotik bueltauta.

Guztira 60 lagunek emon dabe izena bisita gidatua egiteko, erdiak herrikoak, beste erdiak kanpokoak. Bisitan zehar tranbia joaten zan bidetik heldu dira Usansoloraino, gaur egun oinezkoentzat egokituta dago eta. Handik errekaren bestaldera pasau eta erreka bazterretik, trenbidearen paretik, itzuli dira plazara.

Ibilaldian zehar Jagoba Martínezek hainbat jakingarri azaldu ditu, bai tranbiari buruz: bidea, geralekuak, bide bikotxa non egiten eban, ze garraio mota, noiztik noiz arte ibili zan… Horrez ganera, herriko historia, eraikin, lanbide eta bestelakoei be jakingarriak azaldu dira.

Amaieran, plazan tranbiari buruzko erakusketa ikusteko aukerea egon da, haren historiaren ganean, kopau bat hartuaz. Izan be, Arratiako tranbia ia-ia sinbolo bihurtu da, hainbat argitalpen egin dira hareri buruz eta jentearen oroimenean ontxe be bizi-bizirik dago.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.