Athletic Fundazioak eta Labayruk alkarlanean egindako egitasmoa da Hamaika andra zurigorri izeneko dokumentala, Akaitze Kamiruagak zuzendua. Lan horren helburua andrak Athletic Cluben arlo desbardinetan izan daben eragina eta ekarpena erakustea eta balioan jartzea da. Athleticen museoan jarritako “Emakumeak Athletic Cluben: itzaletik argira” erakusketaren osagaietako bat da, hain zuzen be, “itzaletik argira” ekarteko.
Lana lekukoen testigantzetan oinarritzen da, 35 persona alkarrizketatuta. Belaunaldi eta arlo desbardinetako personak dira: bazkideak, kazetariak, jokalariak, zuzendaritzako kideak, beharginak, zaleak eta abar. Euren ibilbidean gaur egun sinestezinak egiten jakuzan oztopo eta eragozpen asko gainditu behar izan dabez; baina euren lanari esker orain Athletic bera be aurrendari izatea lortu da.
Ikus-entzunezkoak lau atal daukaz: