Bilboko Liburu Azokaren programaren barruan, hilaren 7an Andres Urrutiari ‘Urrezko Luma’ emon deutsie. Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendariak emon deutso saria.
Andres Urrutia urte askoan dabil euskeraren inguruko zereginetan buru-belarri beharren ekinean. Euskaltzainburua da, eta horrez ganera, notario moduan bere lana euskeraz egiteko eta zuzenbidean euskerea normalizetako lan handia egin dau.
Euskalgintzako beste alkarte eta erakunde askotan be badabil, baina Labayru Fundazioari jagokonez, laguntzailea da joan daneko hogeta hamar urteotan. Bertako Derioko Ikastaroetan ikasle lehenengo, eta irakasle gero, jardun izan dau; Eusebio Erkiaga eta J.B. Eguzkitza idazleen lanen edizinoak atondu ditu Labayruko bildumetan argitaratzeko. Berbondo eta Orrialdeak izeneko narrazino-liburuak idatzi ditu; eta horrez ganera, Idatz & Mintz eta Litterae Vasconicae aldizkarietan hainbat artikulu argitaratu izan ditu.
Zorionak sari barriagaitik!
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.