Miren Arantzazu Goñi Auzmendi, Mirentxu etxeko eta hurrekoentzat, Tolosan jaio zan (1925) eta Bergaran hil barri da (2017).
Ahiztea, Karmele Goñi, etnografoa ebala-ta, don Jose Miguel de Barandiaranegaz hartu-emonean jarri eta holan sartu zan bera be etnografiaren munduan. Josu Oregigaz ezkondu zanean Bergarara joan ziran biziten, eta Mirenek Elosua auzoko ohiturak eta bizimodua batzeari ekin eutsan.
Barandiaranek Euskal Herriko lurralde guztietan sortu ebazan etnografia ikertzeko taldeak. Gipuzkoakoa 1972an eratu zan, eta horretan parte hartu eban Mirenek. Berak egindako lanak eta artikuluak Anuario de Eusko-Folklore aldizkarian argitaratu ziran.
1978an Deustuko Unibersidadeak Jose Miguel de Barandiaraneri Honoris Causa doktoradutza emon eutsanean bertan egon zan Miren, haren hurrekoakaz. Izan be, Ataungo jakintsua hil zanean Goñi ahiztek eroan ebezan hil-ohia prestetako osagaiak: kurutzea, hil-zapia, argiak eta kandelak. 1988an Euskal Herriko Atlas Etnografikoko lurralde arteko Batzordea eratu zanean, Etniker-Gipuzkoaren ordezkari izan zan Josetxo Zufiaurregaz batera. Etniker Euskalerria osatzen daben taldeak federauta dagoz eta urtean batzar bat egiten dabe, lurraldez lurralde txandaka. Mirenek ez eban holangoetara hutsik egin, osasunak itxi eutsan bitartean.
Etniker taldeek 2006ko urriaren 28an Durangon egin eben batzarrean (urte haretan Bizkaikoari egokitu jakon eratutea) omenaldia egin eutsien Mirentxu Goñiri. Bera ez zan joan, ordurako osasunez makalik ebilelako. Ekitaldi horretan Ander Manterolak, Etniker taldeen eta Atlas Etnografikoaren zuzendariak, esan eban Mirentxu Goñi Etniker-Gipuzkoako lehenengo batzarrean parte hartu ebala, Ataunen, eta ordutik gora Taldearen batzar asko haren etxean bertan egin ebezala. Urteetan egin eban Etniker inkesta Elosuako datuak batzeko. Mirenen izenean, Karmele ahiztari Kurutziaga kurutzearen erreproduzino bat emon eutsien.
Familiaren izenean, Karmelek berba batzuk esan ebazan, eta handik atera dogu zatitxu hau:
“… gezurrik gabe esan dezakegu Etniker eta sakonago don Jose Miguel izan direla bere ekintza maiteenak eta, ondorioz, pozik legokeela lagunarte honetan eta aipamen honekin. Gure herriekiko maitasunak eraman zuen Mirentxu etnografira. 60ko hamarkadan gure herria bazijoan, hala ematen zuen behintzat, gizarte aldaketa bortitzaren ondorioz eta diktadura itsusi baten indarpean. Lehenagotik ezagutu genuen Euskal Herria gure begien aurrean, ari zan zarratzen, izkutatzen, galtzen.
…maitasun horrek eraman izan du Elosuko azterketa etnografikoa urterik urte egitera eta baita beste zenbait lan eta lantxo hastera ere… Eta Lizardi haundiak zioen bezela “katea ez dedin eten”.
Mirentxu Goñi Josu Oregigaz ezkondu zan. Josu lanbidez ingenieru industriala bazan be, itzultzaile moduan ekarpen eta lan handia egindakoa da. Bost seme-alaba euki ebezan. Goian bego.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.