Labayru Gaur

0

Zuztarretatik oinez ekimenaren barruan, Basauriko ondarea ezagutzeko bideo bi egin ditu Labayru Fundazioak. Eta aurten, material osagarri lez, 16 orrialdeko liburuxkea prestau dogu. Horren aurkezpena egin da, Basauriko Udalak maiatzaren 6an eta 7an euskal astearen barruan antolatutako ibilaldiak egiteaz batera.

Helburua herriko ondare kulturala eta etnolinguistikoa ezagutzea da modu ludiko baten. Ibilbideak San Migelen hasi eta Atxikorre, Luzarre, Finaga eta Castillotik igaro eta gero, udalean amaitu dira. Bata euskeraz eta bestea gazteleraz izan dira, Jon Iñaki Arroita gidari dala.

Hainbat jakingarri dago bideo-liburuxketan argitaratuta, ibilaldian ikusi eta azaltzeko modukoak: Basauriren sorrera; San Migel auzoaren ganeko kontuak: Taberna Nagusia, eleizea…; Basauriko baserri auzoen ganekoak; Finagako ermitari buruzkoak; industriaren eraginez herriak izandako aldaketak; eta askoz be kontu gehiago.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.