Labayru Gaur

0

Joan dan abenduaren 28an, Areatzako Udaleko aretoan, herrian egin dan toponimia ikerketaren aurkezpena egin zan. Lan hori aurreko urtean hasi zan artxiboetako araketa bibliografikoa eginda. Aurten artxiboetatik lortutako toponimoen zerrendea herriko lekukoekin kontrastau da, ahozko grabazinoen bidez. Guztira hogeta hamar ordu batu dira, eta bederatzi lekukok hartu dabe parte. Toponimoen gainekoak ezeze, herriko ondareari buruzko informazino ugari eta aberatsa batu da. Besteak beste: artzain eta ikazginen bizimodua, baso-lanak, herriko bizimodua, balnearioa eta beraneanteak…

Guzti horren barri ordu erdiko bideo baten bidez emon zan. Bertan lekukoei grabautako pasarteak erakutsi ziran, bai toponimiaren gainekoak zein bizimoduari buruzkoak.

Bertan batu ziran egitasmoan parte hartu daben lekuko gehienak, senitartekoak eta herritarrak, berrogei persona inguru. Udalaren ordezkari Asier Garcia alkatea eta Yazmina Beobide zinegotzia egon ziran. Labayru Fundazioaren izenean, Adolfo Arejita zuzendaria eta egitasmoan parte hartu daben Maider Etxebarria eta Akaitze Kamiruaga.

Bideoa ikusi eta gero alkateak lekuko bakotxari bertako produktuakaz osotutako otzara ederra emon eutsen esker ona adierazteko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.