Martiaren 16an, Labayru Fundazioko Euskal Bibliotekako laguntzaile taldea Ollerietako Zeramika museora bisitea egin genduan. Hango zuzendariak, Blanka Gómez de Segurak, erakustaldi praktikoa egin euskun jarro bat eta potiza bertan eginda. Horrez ganera museoa erakutsi eta hango piezen jatorria azaldu euskun.
Horren ostean, bazkaltzeko Ubidera joan ginan, Urbide jatetxera, alkarlana egiten dogun beste erakunde bietako arduradunakaz. Fundación Sancho el Sabiotik egon ziran Carmen Gómez (zuzendari ohia), Jesús Zubiaga (zuzendaria) eta Charo Martínez (aldizkarien arduraduna); Beneditarren Lazkao Fundaziotik egon ziran Miren Barandiaran (zuzendaria) Aita Juan Joxe Agirre beneditarra eta erakundearen sortzailea. Labayru Fundazioaren azkenengo argitalpenak oparitu geuntsiezan: La agricultura en Vasconia, Etniker 17, Idatz & Mintz 63 eta Oscar Elgezabalen biografia.