Labayru Gaur

0

Azkenengo lau urteetan Plan Estrategikoa betetzeko lan-programea beteteari emon deutsagu lehentasuna. Programa hori aurten barrikusi egingo dogu, hurrengo lau urteetarako asmoak gure egoerara egokitzeko. Aurten, beraz, orain arteko jardunbidea, lorpenak, egitekoak, eta hurrengo lau urteetarako helburuak zehazteko asmoa hartu dogu, Vesper Solutions enpresea gidari dogula. Hasita gagoz gogoeta egiten, Labayruren maila guztietan: zuzendaritza, Artezkaritza, beharginak eta laguntzaileak.

Hil honen 21ean bertan egingo da Laguntzaileen urteko batzarra eta han be emongo da prozesuaren barri, danak jakitun egon daitezan eta eretxia emoteko aukerea euki dagien. Eta hurrengo egunean ekitaldia egingo dogu, txakolin dastaketa, Itsasmendi Upategiagaz batera.

Tallerretako baten parte hartu daben beharginak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.