Labayru Gaur

0

www.mungianzaharrakbarri.com izeneko material didaktikoa aurkeztu da Mungian otsailaren 19an. Alkateak, Igor Torrontegik herriak era honetako lanak gizarteratzeko egin dauen apostua ekarri eban gogora. Adolfo Arejitak, Labayru Ikastegiko zuzendariak, lekuan lekuko berbeta eta kulturaren barri eduki, jagon eta zabaltzearen garrantzia azpimarratu eban. Eta Akaitze Kamiruagak, Labayru Ikastegiko Ondare ataleko arduradunak web orriaren nondik norakoak azaldu ebazan.

Lan honen helburua, Mungiako euskal ondare etnografikoa eta linguistikoa batu, landu eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko umeentzako Euskal Curriculumean txertatzeko moduko material didaktiko-pedagogikoa eskaintzea izan da.

Materialok era didaktikorik egokienean prestatu dira, ikastetxeetan irakasleek edota etxean gurasoek umeekin erraz erabiltzeko modukoak izan daitezen.

Hezkuntza zikloen arabera antolatuta dago: 0- 3 urte, 3-6 urte eta 6-8 urteko umeentzat.

Materiala euskera batuan aurkezten da, baina beti be batuak ontzat emoten dituan bizkaierazko egiturak sartuta eta Mungialdeko barianteko lexikoa kontuan hartuta. Bideoetan ostera, lekukoen erregistroa batzen da, bertoko-bertokoa.

Ahozko formei garrantzia emon gura izan jake, ze ikusten da sarri hizkuntza eredu bakarra lantzen dala: idatzizkoa; kontuan hartu barik idatzizkoa eta ahozkoa desbardinak dirala.

Interaktiboan batetik unidade didaktikoak dagoz eta bestetik material osagarriak. Unidadeak testuz, irudiz, bideoz eta audioz horniduta dagoz. Hona datu batzuk: 1.200 argazki, 200 bideo, 70 audio, 113 kanta, eta marrazkiak berenberegi lan honetarako Enrike Morentek eta Javier Galdosek egindakoak.

Lan honen oinarria 2008an egindako ikerketa da. Orduan landa-lana egiteko ama-hizkuntza bertako hizkera zuten 24 informante elkarrizketatu eta grabatu ziren.

Aurrerantzean eskoletako irakasleakaz lan-saioak egingo dira materiala hobeto ezagutzeko, zelan eta zertarako erabili daiteken erakusteko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.