Labayru Gaur

0

Jabier Kalzakortak hitzaldia egin dau “Euskal balada historikoak” gaiari buruz Baionako Euskal Erakustokian otsailaren 21ean. Hitzaldi hau EKK (Euskal Kultur Erakundea) alkarteak antolatu dau “Euskal etnopolo” deitutako zikloaren barruan.

Jabier Kaltzakortak baladak daukien garrantzia eta edertasuna adierazi eban bere hitzaldian. Euskal baladen artean balada historikoak hartu zituen hizgai: “Bereterretxen khantorea”, “Egun bereko alharguntsa”, “Zaldiak eder zela”.

Euskal balada historikoen gertalekua Euskal Herriko bazter bat izan ohi da: “Urtsuako balada” Baztanen kokatzen da, Arizkungo Urtsua jauregian. Protagonisten artean senargaia Urtsuako jauregikoa da, emaztegaia Baigorriko Lantaina jauregikoa.

Euskal baladak, edo lehen (1980 urtea baino lehenago batez be) esaten zan moduan erromantzeak, balio handikoak dira. Antonio Zavalak 1980. urteko “Bertso paperak” lanean dinoan lez: “Bearbada, gure poesiaren puskarik baliotsuena erromantzeak ditugu”. Hizlariak euskal balada historikoen balioa adierazteko euskal balada historikorik ederrenen gainean hitz egin eban Baionako saioan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.