Labayru Gaur

0

Derioko Udako Euskal Ikastaroaren 50. urteurrenaren harira, world cafearen dinamikagaz, euskerearen etorkizunerako erronken gaineko gogoeta egin dogu gaur, urriak 22, Bilboko BBK Gelan. 60 bat lagun batu gara, 20 eta 75 urte bitartekoak, lanbide ezbardinetakoak (administrazinoa, irakasleak, unibersidadeko irakasleak, hedabideetakoak eta bestelako lanbideetakoak).

Gai batzuk ipini ditugu mahai ganean danon artean eztabaidatzeko:

Zelan egin euskerearen transmisinoa: bitarteakoak, moduak, nork nori, zein girotan, zer euskera…

Zelan buztartu ahozko euskera bizia eta idatzizko erregistroa, noiz erabili bakotxa eta zelan…

Immigrazinoa euskerara erakarteko zer egin. Arazoa ala aukera?

Euskera teknologia barrietan: zelan lekua egin, non erabili eta zelan…

Hainbat puntu atara dira gaion inguruan, bai egoeraren diagnostiko moduan, bai aurrerantzean hartu beharreko jokaerari buruz. Danon laburpena Miriam Artolak egin dau mural baten, han esandako guztiak joan doaz erreka bat osotuko balebe moduan.

Giro ederrean behar egin dogu, era askotako ekarpenak batu doguz eta lagun-sare zoragarriaz gozau dogu. Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi!

DUEI 50 urte - World Cafe

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.