Labayru Gaur

0

Joan dan urriaren 28an, mahai-ingurua egin eben Deustuko Unibersidadean, Labayru Fundazioa gonbidatuetako bat zala.

Mahai-ingurua Euskal Hizkuntza eta Kulturako Graduko ikasleei egoan zuzenduta, “Urtenbide profesional ezohikoak” izenburuagaz. Itxura guztien arabera irakaskuntzan oin eta etorkizun hurbilean lana aurkitzeko aukera ziurra izanik be, beste urtenbide batzuk be izan daitekezala erakustea zan mahai-inguruaren helburua.

Mahai-inguruko aurkezlea Garbiñe Ubeda idazlea izan zan, eta lau gonbidatu egon ziran, danak Deustuko Unibersidadeko ikasle ohiak eta irakaskuntza ez dabenak lanbide aukera nagusitzat hartu: Ainhoa Lendinez, EITBko kazetaria; Odei Barroso, bertsolari rapero eta irakaslea; Amaia Jauregizar, Euskaltzaindiko behargina eta Biosne Zarandona Labayru Fundazioko euskara teknikaria.

Lau gonbidatuek euren ibilbide profesionala kontau eben eta aurkezleak mahaigaineratutako gaiei buruzko eretxia emon. Besteak beste, entzuleei aholkatu eutseen pasioei jarraitzeko, maite dabena ikasteko eta benetan erakartzen dituan arloan lan egiteko. Izan be, urtenbide asko dagoz Euskal Hizkuntza eta Kulturako Graduko ikasleentzat eta lan-egonkortasuna lortu daiteke irakaskuntzatik kanpora be. Halan, gustukoa izan ezkero, irakaskuntza urtenbide profesionaletako bat da, baina ez bakarra, eta horren adibide lau gonbidatuen lan-esperientzia eta Labayru Fundazioaren lan-arlo desbardinak: euskaltegiaz gainera, itzulpenak, ondarearen ikerketa eta gizarteratzea, hiztegia, euskara planak, liburu-edizinoa, toponimia-azterketak… Gainera, aipatzekoa da Deustuko Unibersidadeak eta Labayru Fundazioak hitzarmena daukiela ikasleek praktikak egiteko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.