Egunotan gazteen hizkera hobetzeko podcasten audioak grabetan ibili gara. Ziortza Artabek zuzendutako taldeak alkarrizketak sortu eta ostean, ahotsak ipinteko ordua etorri da. Sharif eta Peruren arteko alkarrizketetan, gazteei ardura eta eragiten deutsiezan gaiak tratetan dira. Eurak euskeraz erabilteko moduko esakuneakaz, ganera.
Pertsonaia biori bizia emoteko, Aitziber Argiarro Labayruko teknikaria, eta Jon Gómez kantari-musikari-aurkezlea izan doguz. A ze parea! Eurakaz behar egitea esperientzia zoragarria izan da.
Alkarrizketok hizkuntza aldeko argibideak daukiez osagarritzat, eta horreek Ziortzak berak grabau ditu.
Dana dala, Eguzkiren laguntasuna euki dogu, betiko moduan, benetan eskertzekoa. Bera gidari dala askoz errazagoa da, eta garantia be osoagoa.
Egitasmo hau Bilboko Udalagaz hitzartutakoa da, eta iaz egindako podcast sortaren jarraipena, beste sei egiteko urte akaburako.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.