Labayru Gaur

0

Bilboko alkateak iragarri barri dau aurten nortzuk izentauko dituen Bilboko ospetsuak, euren artean dago Adolfo Arejita, Labayru Fundazioko Artezkaritzako burua edo Presidentea.

Adolfo Labayruren sorreratik gora egon da erakundeari lotuta, Hizkuntza Arloaren arduradun modura lehenengo, Zuzendari gero eta orain Presidente gisa. Hor egin egin ditu bere ikerketa eta argitalpenetako asko, gramatikaren alorrean batez be, baina baita herri literaturan be.

Horrez ganera, gaztetan Herri Irratia euskeraz lantzen ibilia da, eta Hizkuntza Eskolan euskerako irakasle. Lanbidez Deustuko Unibersidadeko irakasle izan da Euskal Filologian, eta Euskaltzain osoa da, gaur egun erakundearen Idazkari kargua daukala.

Testu zaharrak eta idazle klasikoak aztertzen egin ditu behar asko, tartean Mogelen Peru Abarka idazlanari buruzko tesia.

Gaur egun irrati bidez euskerea hobeto erabilteko aholkuak emoten jarraitzen dau, bai Bizkaia Irratian bai Euskadi Irratian.

Zorionak!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.