Abenduaren 15an egin dabe Bilboko Udaletxean aurtengo ospetsuak izendatzeko ekitaldia. Honeek dira: Daniel Innerarity, Iraia Iturregi, Adolfo Arejita eta Susana Rodríguez Vidarte. Eurakaz batera, uriko enbaxadore izendapena eskaini deutsie Bilboko Orkestra Sinfonikoari.
Ekitaldian zehar, Bilboko alkateak Juan Mari Aburtok omendu bakotxaren barri emon dau, uriko baloreak zertan ordezkatzen dabezan, eta bakotxak egindako ibilbide pertsonal eta profesionala. Eurek be euki dabe berba egiteko aukerea eta, saria eskertzeaz ganera, arduratzat hartu dabe, uriko baloreen adierazle izateko konpromisotzat.
Hainbat konbidadu egon dira, senitartekoak, lagunak, eta Bilboko arlo askotako ordezkariak. Ekitaldi hunkigarria benetan.
Zorionak!