Labayru Gaur

0
Foto: Euskaltzaindia.

Ekainaren 1ean Donostian egin dabe “Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak” izeneko jardunaldia, Euskaltzaindiak eta Ezkerraberri Fundazioak eratuta.

Hainbat jentek parte hartu dau, bai hizlari bai entzule. Esperientzia mota asko aukeztu dira, hizlarien formazinoaren arabera: kazetaritza, hezkuntza, administrazinoa… Gai korapilotsua da berez; izan be, idatzizko eta ahozko erregistroek beharrizan ezbardinak daukiez eta bakotxari erantzun egokia emoteko hainbat erabagi hartu behar dira.

Adolfo Arejitak idazle klasikoetatik hasita hainbat jokabideren adibideak aitatu ditu, gaurko preminei erantzuteko orduan kontuan hartzeko.

Euskaltzaindiak mendeurrena ospatuko dauan urte honetan lekua hartuko dau gero be arazo honek.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.