Labayru Gaur

0

Aste honetan Adolfo Arejitak hitzaldia egin dau Gatikan bertako euskerea gaitzat hartuta. Herritarren aurrean azaldu ditu herriko euskaldunen berbetaren ezaugarriak. Gaia hauxe izan da: Gatika. Herriko leku-izenetatik herriko euskerearen errastu bila.

Herritarrek interes handiz jarraitu dabez hizlariaren argibideak. Auzoen izenak lehenengo, etxeenak gero, banan-banan garanduten joan da. Gure herrietan leku-izenek informazino asko be asko emoten deuskue herriaren historiaz, eta han bizi izandako jenteaz.

Gaia oinarritzeko, Labayru Fundazioak lehenago egindako lana erabili dau: Gatikako baserriak izenekoa hain zuzen be.

Hitzaldia abenduaren 3an ospatzen dan Euskerearen Nazinoarteko Eguna dala-ta hainbat lekutan egiten diran ekitaldien artekoa dogu.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.