Labayru Gaur

0

Hutsik egin barik, aurten be Durangoko Azokan egon da Labayru Fundazioa. Aurten arean aldatuta dana dala, urteko argitalpen barriak bakarrik erakutsi doguz eta: Munduenea ipuin-bilduma; Non eta Bilbon, Bilboko leku-izenen ganeko artikulu-bilduma; eta Geu be bagara itsasoa izeneko liburua, itsasoari lotuta andren lanbideak eta bizipenak jasoten dituana. Horrez ganera, Saguganbaran egin dogu ipuinen aurkezpena.

Esperientzia ona izan da, beti izaten dan moduan, jenteagaz alkartzeko aukera ezin hobeta, eta zertan gabilzan erakusteko aparteko erakuslehioa.

Hainbat lagunek egin dabe geldialdia gure saltokian, liburuak ikusteko interesagaz, galdetuz, erosiz… Zuzeneko hartu-emona da Durangokoa, eta jenteak estimetan dau bertatik bertara argitalpenak ikustea, argibide eta guzti.

Aurtengoa joan da, baina hurrengoan be han alkar ikustea espero dogu. Datorren urtera arte!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.