Hil honetan hasi da, urriaren 20an, Adolfo Arejita astean behin Bizkaia Irratian euskera zuzena erabilteko estilo-oharrak egiten.
Euskera jatorra, zuzena, egokia erabilteko oharrak izango dira. Gure inguruan zabal-zabal dabilzan erabilera badaezpadakoak eta kalkoak alboratu eta euskaldunek erabili izan dabezan forma ohikoagoak zeintzuk diran jajiteko erabiliko dau Adolfo Arejitak “Lau haizetara” saioko tartea. Estilo oharrak izango dira, eta batez be ahozko hizkerara lotuak, ahozko erregistroa eta idatzizkoa ezbardinak dira eta.
Adolfo Arejitak esperientzia handia dauka holango saioetan. Kazetaria izan da eta badaki zer dan mikrofonoaren aurrean egotea eta ze zalantza sortzen diran gauza bat zelan esan erabagiteko; hizkuntzalaritzako irakaslea da hainbat urtean eta horrek ikuspegi didaktikoa lantzeko aukera emon deutso; ahozko euskera bizia ondo be ondo ezagutzen dau, bereak dira www.bizkaiera.biz atarian astero argitaratzen diran artikuluetako asko.
Kolaborazino hau Labayru Fundazioaren eta Bizkaia Irratiaren arteko lankidetzan sartu behar da. Lehenago be hainbat aldiz jardun dogu eskutik helduta, artxiboa katalogatzeko, hizkuntza eta kulturako saioak emonaz eta abar. Labayruren jardueretan ahozko hizkuntzaren transmisino lehentasunezkoa da eta horretarako ahozko hedabideen garrantzia begien bistakoa da. Alkarlan horen bitartez erakunde bion zereginak lotu eta bizkai euskeraren kalidadea jagon gura da.
Saioa eguenetan izango da, 12:40 inguruan, eta entzuleek gaiak proposatu leikiez. Danok eukiten doguz zalantzak: ‘Hau entzun dot eta ondo ete dago?’, edo ‘Gurean hau esaten dogu, baina egokia ete da, edo erabilten ete da beste inon?’. Emisoran bertan proposatu eta hurrengo baten oratuko deutsie behar diran argibideak emoteko.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.