Labayru Gaur

0

Euskera gero eta gehiago egiten ei da, eta gero jente gehiagok ikasten dau. Baina behin eta barriro entzuten dogu erregistro ez formalean hutsunea dagoala. Hori lantzeko sortu da egitasmo hau, Bilboko Udalagaz hitzarmen baten bitartez joan dan urtean landutakoa.

Lan honen helburua arlo askotara zabaltzen da: ahozko jardunari lehentasuna emotea, euskerea gehiago erabilteko bidea emotea, lagun arteko erregistroa lantzea, ahozko komunikazio-gaitasuna handitzea, kalidadea eta bizitasuna hobetzea, egoera komunikatibo naturaletan berba egiten jakitea, euskera ikasten ondo pasatzea eta euskera ikasteko modu erakargarri eta dibertigarria eskaintzea.

Guztira 5 bat minutuko 6 podcast grabau ditugu, euskera jatorra, ahozkoa, eta aldi berean zuzena eta egokia lantzeko. Egoera ezbardinak lantzen dira, gazteentzat ezagunak diranak. Baina azalpenakaz datoz, esakuneen esangurea eta noiz erabilten diran azaltzeko.

Honeek dira 6 podcastak:

1.      Eroriz ikasten da oinez.

2.      Esanak esan, alfer-alferrik.

3.      Inurrien antzera, tipi-tapa aurrera.

4.      Maitatu gutxiago eta gozatu gehiago.

5.      Zenbat buru… hainbat aburu.

6.      Zer berri? Txarrak berri.

iVoox-en entzun daitekez, #entzuzu programaren bitartez.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.