Labayru Gaur

0

Maiatzaren 12an, Bilboko Ondare Aretoan, Antzinako paisaia biziberritzen (Bilboko aireportua eraiki eta handitzeagatik zer desagertu zen) izeneko ikusentzunezkoa eta liburua aurkeztu ziran. Ipi-Apa Kultur Elkartea izan da egitasmoaren egilea. Ikerketa horretan Bilboko aireportuak Txorierri bailaran, Sondikan eta batez bere Loiuko udalerrietan izan ebazan ondorioak aztertu izan dira. Aireportuaren eraikuntzak goitik behera aldatu eban inguru horretako paisaia, baita bertakoen bizimodua be, egun batetik bestera, euren baserriak eta lurrak itxi eta alde egin behar izan ebelako.

Lan honen helburua aireportua eregiten hasi zanetik, 40ko hamarkadatik, 90eko hamarkadara desagertutako ondarea berreskuratzea izan da. Bertako lekukoen testigantzen bidez orduko paisaiaren oroitzapenak, jarduerak, bizimodua, ezagutzak… batu dabez. Labayru Fundazioak, modu sinbolikoan bakarrik izan bada be, hartu dau parte lan erraldoi horretan, eta gero eta gitxiago entzuten dan eskualdeko euskarearen ezaugarri orokorrak batu ditu.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.