Labayru Gaur

0

Joan dan irailaren 20an, Akaitze Kamiruagak Kultura Ondareari buruzko hitzaldia emon dau Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan.

Hitzaldian kultura ondareari buruzko azalpen orokorrak emon ditu: kultura ondarea zer dan, kultura ondare motak, ondare material eta immaterialaren ezaugarriak eta baldintzak…

Horregaz batera, Labayru Fundazioak Herri Ondare atalean egin dauan ibilbidearen barri emon dau: ikerketa motak, grabazinoak eta artxiboak, euskarri ezbardinetan egindako argitalpenak (gida didaktikoak, bideoak, liburuxkak, herri ondarearen katalogoa, etab.).

Hitzaldiaren muina izan zan ondarearen transmisinoaren garrantzia hezkuntza eta irakaskuntzaren bidez; izan be, helburu horregaz egin zan ekitaldia.

Han emondako informazinoa ikasleek Lehen Hezkuntzako umeentzat egin behar daben bideo didaktikoaren oinarria izango da.

Berez, ekitaldia bigarren mailako ikasleentzat izan da, baina beste ikasturte batzuetakoak be batu dira bertara, aretoa goraino beteta. Gaia garrantzitsua bezain interesgarria da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.