Gaur, irailak 18, Akaitze Kamiruagak, Herri Ondare Ataleko arduraduna Labayrun, Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan kultura ondarearen inguruko hitzaldia emon dau. Saioaren helburua da kultura ondarea zer dan erakustea, eta ondare immaterialaren ganeko ikuspegi orokorra azaltzea.
Hitzaldian hainbat arlo erabili ditu: zeri esaten jakon ondare immateriala, ze motatako ondasunak dagozan, zergaitik dan garrantzitsua hori ezagutzea, gordetea eta batez be transmititzea…
Horregaz batera, arlo horretan Labayru Fundazioan egiten ditugun proiektu batzuk aurkeztu deutsiez ikasleei, eurek urte gitxi barru izango daben lanbiderako lagungarri izan daitekezalakoan.
Urtero egiten dogun jarduera honen bidez, EHUko irakasleen helburua da euren ikasleek arlo honetan kontzientzia hartzea, gure kultura ezagutu eta landu behar dabela erakustea, eskoletan beharren hasten diranean kontuan hartu dagien.