Labayru Gaur

0

Joan dan urriaren 1ean Alexander Kozhanovskiy jauna egon zan Labayru Fundazioko Derioko egoitzan. Bera Errusiako Zientzien Akademiako Etnologia eta Antropologia Institutuko kidea da, eta gure Etnografiako arduradunakaz egon gura eban. Labayrun Gurutzi Arregik, Atlas Etnográfico de Vasconiako koordinadoreak, eta Luis Manuel Peña Cerro eta Segundo Oar-Arteta erredakzino-arduradunek hartu eben.

Alde batetik lan-metodologiaren ganean galdetu eban; baina beste alde batetik, euskal gizartean eta Espainian orokorrean azken urteetan gertatu diran balore-aldaketen ganean erakutsi eban ardurea; hau da, familia, erritu, eta bizimoduan ze aldaketa gertatu diran eta zelan bideratu diran.

Jakingurarik handiena agertu eban jakiteko andrak etxetik kanpora behar egiten eta tradizinoko jai-erritoetan zelan sartu diran; zezenak eta osterantzeko animaliak (antzarrak, ardiak…) zelan tratatzen diran joko-jai tradizionaletan; zelan gordeten diran herri-kirolak eta barriak sortzen diranean zelan integratzen diran; umeen jolasak, etxeko bizimodua, etab.

Alexander doktoreak Euskal Herriko egonaldian ahalik eta informazinorik gehien batu gura dau gure gizartean halango aldaketek euki dabezan eragile eta ondorioei buruz, gero aztertu eta Errusiar Federazinoak bizi dituan aldaketa sakonakaz konparatzeko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.