Carmelo Etxenagusia aitamenak euskal kultura eta fedea zabaltzen egindako lana saritzeko sortu ziran. Hirugarren edizino honetan Ander Manterola, Miren Josune Ariztondo, Juan Mari Uriarte eta Angel Mari Unzueta (hil ostekoa) sarituko dira.
Ander Manterola Labayruren sortzailea eta arima izan da, zuzendari izan dan urte guztietan. Euskera eta euskal kultura jagon eta zabaltzeko lana aitortu gura izan jako sari honegaz. Miren Josune Ariztondo Labayruko laguntzailea da, orain be Artezkaritzako kidea. Kulturan, euskeran eta hezkuntzan egindako ekarpena hartu dira kontuan hautagai izateko. Juan Mari Uriartek arlo askotatik merezi dau holako aitorpena, baina Labayrura etorrita, erakundearen sortzaile eta bultzatzaileetako bat izatea gogoratu behar dogu. Angel Mari Unzueta hil eta ostean sarituko da, kulturaren eta euskerearen alde, besteak beste, egindako beharragaitik. Hau be Labayruko udako ikastaroetan irakasle ibilitakoa dogu. Eta zer esan sariari izena emoten deutsan Carmelo Etxenagusiari buruz, aitatutako ikastaroen zutaberik sendoenetako bat izan dana hainbeste urtetan.
Omenaldia urtarrilaren 26an egingo da, Bilboko BBK Gelan, goizeko 11:00etan.
Aitortza hau Eleizbarrutiko kultur-erakundeen mahaitik sortutako egitasmoa da. Lehenengo edizinoa 2015ean egin zan, orduan Benito Ansola, Felix García Olano eta Gurutzi Arregi omendu ziren. Bigarrenean, 2018an, José Angel Ubieta, Begoña Andonegi eta Martzel Andrinua. Hau dogu hirugarrena.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.