Labayru Gaur

0

Gaur, otsailak 27, Ander Manterola euki dogu Derion. Bere jakituria handia kontuan hartuta, ondareko egitasmo baterako laguntasuna eskatu geuntsan, errituak, siniskerak eta ohiturak direla-ta. Horretarako etorri da Deriora, eta beti euki dauen buru argitasunagaz hainbat argibide emon deuskuz.

Bide batez bibliotekan ibili da, bere zaletasunik handienekoa be bada-ta. Izan be, berak sortua da Labayruko Euskal Biblioteka. Maitasun handiz batu ditu bertara liburuak, bakotxeko bakotxeko historia bat daukala: hau urliak emon euskun; beste liburu honen edizino honek halako gorabeherak euki ditu; liburua hau inguruko liburutegi gitxitan dago… Ale bakotxak berba egiten deutsala emoten dau.

Oso bisita atsegina izan da, lehenagoko beharginak agurtu, barriak ezagutu, eskuartean daukaguzan egitasmoakaitik ardurea hartu…

Alkarregaz bazkaltzeko aprobetxau dogu, lagun zaharrak agurtuaz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.