Labayru Gaur

0

Joan dan abenduaren 13an, Cultura abierta-Kultura Irekia alkarteak “Víctor Urrutia” aitortzen bigarren edizinoa egin eban Bidebarrietako liburutegian. Bertan trantsizino garaian kulturan eragile izandako hainbat laguni egin eutsien aitortza; garai horretan kulturaren bitartez eskubide demokratikoen alde egin ebenei hain zuzen. Literatura, musika, plastika, arte eszenikoak, euskera eta beste hainbat arlo hartu ebezan gogoan.

Euskal gaiaren barruan, Ander Manterola eta Labayru Fundazioa saritu ebezan, beste batzuen artean. Anderren izenean, Labayruko oraingo zuzendariak, Igone Etxebarriak hartu eban oroigarria. Labayruko kolaboradore hurrekoa izandako Leopoldo Zugazaren ibilbidea be hartu eben gogoan, eta haren semeak, Miguel Zugazak, hartu eban oroigarria.

Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburua, Mª Jesus San Jose, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lan, Inklusino eta Bardintasun ahalduna, Teresa Laespada, egon ziran.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.