Joan dan otsailaren 3an Derioko Seminario Zentrumek urteroko Zuhaitz Eguna ospatu eban. Ekitaldiaren barruan omenaldia egin eutsan Ander Manterolari, Seminarioko eraikinagaz eta proiektuagaz bizitza osoan izandako loturea kontuan hartuta.
Alde batetik Anderreri buruzko bideo bat erakutsi eben, eta ondoren Juanma Seco Gotzaindegiko administradorean irakurri eban Anderreri omenaldia egiteko zergaitiak.
Ander Manterolak bere bizitzako urterik gehienak Seminarioari lotuta emon dituala gogoratu eban. Asko poztu zan bizi barria emon jakolako eraikinari, eta proiektu barriagaitik zoriondu zituan horretan dabilzanak. Seminarioa gerora, etorkizunera begira egotea pozgarria zala esan eban.
Horrez ganera, asko eskertu eban berari omenaldia egitea.
Horren ostean zuhaitz barriak landatu eta bazkariagaz amaitu zan ekitaldia.