Radio Euskadin parte hartu dabe Akaitze Kamiruaga Labayruko kideak eta Ana Astobieta lehenengotako futbol-jokalaria izandakoak. Hamaika andra zurigorri dokumentalaren harira, Elixabete Legardak alkarrizketa luzea egin deutsie “Vivir para ver” saioan. Bertan garandu dabez bai ikusentzunezkoan tratau dabezan gaiak, bai ibilbide horretan izandako gertakari nabarmeneneak.
Akaitzek zuzendutako dokumentalean, Athleticegaz lotutako arlo askotako andrak agertzen dira. Bakotxak ikuspegi ezbardina emoten dau, danen artean ibilbide luzeko historia osatuz. Gaur egun bai taldean bai ikusleen artean andrazko asko ikusten dira, baina hori ez da beti holan izan. Mende hau hasita egon arte andrazkoek ez dabez gizonezkoen eskubideak euki taldearen barruan, ezta bazkide moduan be. Beraz, gaur egun normaltzat hartzen doguna urte gitxian egindako bilakaeraren ondorioa da.
Hori dana erakusten da dokumentalean, eta horren barri emon dabe partaide biok irratiko alkarrizketaren bitartez.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.