Labayru Gaur

0

Aurten andrak eta herri-kirolak gaia lantzen ibili gara Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bati esker. Egitasmo horren barruan, emakumeek herri-kiroletako modalidade desbardinetan gaur egun daukien presentzia eta eragina aztertzeko alkarrizketak egin doguz, zuzenean protagonisten testigantzak jasotzeko.

Atzo Zarautzen izan ginan Lierni Osa eta Maddi Gesalaga harri-jasotzaileakaz. Bai bata eta bai bestea orain dala urte gitxi hasi ziran harriak jasotzen, baina dagoeneko, barruraino sartuta daukie herri-kiroletarako grina. Solasaldian era askotako gaiak jorratu genduzan: hasierako saioak, zailtasunak, gainditu beharreko erronkak, entrenamentu gogorrak, herri-kirolen etorkizuna…

Abenduaren 31n harri-jasotze txapelketa baten parte hartuko dabe Asteasun, biak batera bikotea osotuta. Suerte on neskak!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.