Labayru Gaur

0
Akaitze Kamiruaga, Igone Etxebarria, Adolfo Arejita, Antonio Rodriguez de las Heras, Antonio Lafuente, Luis Manuel Peña

Ekainaren 11n bisita interesgarria euki dogu Labayru Fundazioan: Antonio Lafuente eta Antonio Rodríguez de las Heras Derion egon dira gure etorkizuneko egitasmoei buruz berba egiteko.

Antonio Lafuente CSICeko ikertzailea da zientziari buruzko ikerketen arloan. Guztiz konprometiduta dago procomún dalakoagaz; hau da, jakintza danon eskura jarri eta danon artean lantzeagaz.

Antonio Rodríguez de las Heras Madrileko Carlos III Unibersidadeko katedraduna da, Kultura eta Teknologia Institutuko zuzendaria izan da, dekanoa Humanidade Fakultadean, eta Ikusentzuteko enpresa-zuzendaritzarako masterreko zuzendaria be izan da, besteak beste.

Bakotxak bere bidea egin badau be, biak dagoz bete-betean sartuta teknologien bitartez gizarte-sareetan lan egiteko dinamikan. Hori dala-ta, gure ondarea eta ondasuna gizarteratzeko moduez jardun genduan eurakaz. Interesa erakusteaz ganera, potentzial handia ikusi eutsen gure egitasmoei. Aurrerantza begira egin beharreko plangintzan kontuan hartzekoak izango dira aditu bion eretxiak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.