Labayru Gaur

0

Anuario de Eusko-Folklore aldizkariaren 50. zenbakia argitaratu barri da. Bertan Etniker Euskalerria taldeen lanak jasoten dira, Labayru Fundazioak prestau eta José Miguel de Barandiaran Fundazioak argitaratuta.

Zenbaki honek 1921ean José Miguel de Barandiaranek hasitako zikloa biribiltzen dau. 50 urteko ibilbidean hainbat gorabehera izan ditu; izan be, gerra zibila zala-ta eten eta handik urte batzuetara barriro hasi zan sortzaileak berak zuzenduta. 1990eko urteetan Ander Manterolak hartu eban zuzendari ardurea, gaur arte.

Ale honetan artikulu honeek datoz: M.ª Amor Beguiristainek nekazaritza Obanosen (Nafarroa) dauka aztergai; José Ángel Chascok olibondoak eta orioa egitea Arabar Errioxan aztertu dau; Luis Manuel Peñak neurri-sistema tradizionala Karrantzako haranean (Bizkaia) gaiaz dihardu; Michel Duvertek Mendiondeko (Lapurdi) errementari baten lana deskribatu dau, eta Jabier Kalzakortak Augustin Etcheberryk Saran (Lapurdi) batutako errefrauak eta sineskerak aztertu ditu.

Aldizkari honek beste ekarpen garrantzitsu bat be badauka, etnografiako ikertzaileentzat interesgarria: orain arte argitaratutako 50 aleetako egile eta gaien aurkibidea, Ander Manterolak eta Gurutzi Arregik osotua.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.