Joan dan urtean mendeurrena ospatu eban Anuario de Eusko Folklore/Eusko Folklore Urtekaria aldizkariak, 1921ean argitaratzen hasi zana José Miguel de Barandiaranen bultzadaz. Hori dala-ta, ale berezia prestau dabe, bai ehun urteko ibilbideari begiratua egiteko, bai etorkizunerako oinarriak finkatzeko be.
Ale berezi honek aldizkariaren 55. zenbakia egiten dau. Abel Ariznabarreta dau orain zuzendari, eta haren hitzaurreak zabaltzen dau artikulu-katea. Horren ostean lurraldez lurralde hainbat erakundek etnografia arloan jorratutako lanak, egindako bidea eta etorkizunera begira jakintzagai horretan ze ikuspegi daukien azaldu dabe.
Hor da Labayru Fundazioaren ikuspegia be, Igone Etxebarriak eta Akaitze Kamiruagak idatzitako artikuluan. Izan be, Barandiaranek zabaldutako bidea Labayruren ibilbidean eta garapenean oinarri sendoa eta zutabe arteza izan da. Etnografian ez eze, hizkuntzan eta literaturan egindako lanetan be ikuspegi bera topauko dogu Labayruren barruan.
Euskal Herriko beste lurraldeetan, eta bakotxeko erakunde ezbardinetan, Barandiaranen eskoleak egindako eragina eta etnografiaren egoera gaur egun zehatz azalduta dago. Espilu interesgarria da aldizkaria argitaratzen hasi zanetik mende bat igaro danean, etnografia non dagoan ikusteko, eta ze etorkizun ikusten jakon be igarteko.
Aldizkaria osotzeko, Antzasti (Dima) eta Artziniegako Museo etnografikoari buruzko artikuluak datoz.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.