Urteko egutegiaren barruan, urtez urte errepikatzen dira aratusteak. Zelan edo halan, udabarriaren etorrerea, naturearen berpiztea eta soloko lanen hasierea marketan deuskue jai honeek.
Aratusteak, jaiegun solteak barik, ziklo bat osatzen dabe; baina ziklo hori noiz hasten dan jakitea ez da erraza sarri askotan; izan be, herritik herrira aldatu egiten dira datak, ohiturak eta eurak ospatzeko moduak. Halanda be, badira gehienetan errepikatzen diran ezaugarriak: jatekoak, janzkerea, jokabideak, kantuak…
Eta hain zuzen be, pasa dan otsailaren 16an, horren eta beste hainbat bitxikeriaren barri emoten hurreratu ziran Itziar Rotaetxe eta Ziortza Artabe Txorierriko Udal Euskaltegira. Bertan, maila guztietako ikasleak egon ziran, eta, hitzaldia amaitu eta gero, ikasleek ekarririko tostada-txapelketea euki eben. Ostean, txokolateagaz batera jan ebezan tostadok, giro ezin hobean.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.