Labayru Gaur

0

Domusantu egunerako gaur egun herri guztietan ospatzen da era batera edo bestera Arimen gaua, kalabaza, aramu eta osagarri guztiakaz. Jai horrek munduan zehar beste adierazpide batzuk be baditu kulturaren arabera, eta gaur egun gure artean be halan ospatzen dabez batzuek. Mexiko eta inguruko herrialdeetatik gure artera etorritako askok el día de los muertos jaia ospatzen dabe. Halan jaso dogu Bilbon, aurten lantzen gabilzan Mundubete jai egitasmoaren barruan.

Jai hori Unescok Gizateriaren Kultur Ondare Immaterialtzat jasota dauka 2003tik. Egun horretan hilen arimak gure artera datoz, biziakaz ospatzeko eta alkarregaz etxeetako altareetan ipinitako eskaintzak konpartitzeko. Eskaintzen artean hildakoei gustetan jakezan jatekoak, eurak gogoratzen deuskuezan oroigarriak eta abar jartzen dira. Erlijino kutsuaz ganera, kulturala be bada.

Egun horretan gauza tipiko batzuk be egiten dabez: azukerazko buruhazurrak, hilen ogiak, papel zulatuak eta abar.

Bilboko mexikarren komunidadeak euren erara ospatu dabe aurten be jaia, eta horren lekuko izan gara.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.