Urtarrilaren 24an aurkeztu dogu Igorren, Arratiako Udalen Mankomunitatearen egoitza, Arratiako dantza-koplak izeneko liburua. Bertan parte hartu dabe Miguel Angel Etxebarria Mankomunitateko presidenteak, Jabier Kalzakorta egileak, eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak.
Liburu honetan egileak kopla-bilduma batzuk batu ditu. Banakaren bat lehenago aldizkarietan argitaratuta egon da, baina inoiz argitaratu bakoak be ekarri ditu. Dantza-koplak ahozko literaturako genero bat dira gure herri poesiaren barruan. Arratia genero horretan emonkorra izan da, bai sortzailetan bai kantaritan. Horren erakusle dogu liburu hau, aurretik egin diran beste bilketa batzuen artean.
Koplak, berez, solteak dira, eta alkarren atzean jarrita egiten dabez kopla-kateak. Horrez ganera, doinuaren arabera jakiten da dantzarako diran edo beste egoera baterako, umeei lo eragiteko, kasurako.
Egilea Jabier Kalzakorta da, euskal herri literaturan jakituna eta holako testuak batzen oparoena. Labayru Fundazioak dakarren lan hau egiteko, Arratiako Udalen Mankomunitatearen laguntasuna euki dau, eta asmoa da herri guztiotan zabaltzea liburua.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.