Labayru Gaur

0

Urriaren 11n San Mamesen “Emakumeak Athletic Cluben: Itzaletik argira” erakusketaren inaugurazioa egin da. Bertan parte hartu dabe Nerea Ortiz Athletic Clubeko presidenteordeak; Leixuri Arraizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatuak; eta Asier Arrate AC Museoko arduradunak.

Erakusketa Athleticeko museoak prestau dau, andrazkoek klubagaz euki daben hartuemona agirira ekarteko. Argi-ilunak egon izan dira historikoki harreman horretan, baina isilean bada be, andrak oso garrantzitsuak izan dira Athleticen sentimentua zabaltzeko eta transmititzeko. Hori agirira ekarteko unea heldu dala ikusita etorri da erakusketa.

Eta horregaz batera, “Hamaika andra zurigorri” ikus-entzunezkoa aurkeztu da Ipar Aretoan. Lan hori Labayru Fundazioak egina da, Athletic Clubekin elkarlanean. Bideoaren aurkezpenean parte hartu dabe Nerea Ortiz Athleticeko Gizarte presidenteordeak eta Akaitze Kamiruaga Labayru Fundazioaren zuzendariordeak.

Ekitaldian bertan egon dira ikus-entzunezkoan ekarpena egin daben lekukoetako batzuk be. Une hunkigarria izan da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.