Labayru Gaur

0

Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak lan-hitzarmena sinatu dabe maiatzaren 29an, hiru urtetan Atlas Etnográfico de Vasconia lana sareratzeko.

Ekitaldian, eurakaz batera parte hartu dabe Ander Manterolak, Atlasaren zuzendariak, eta Unai Rementeriak eta Lorea Bilbaok, Aldundiaren izenean eta lekuko moduan.

Atlas Etnografikoa gure herriaren nortasuna, izakera eta bizimodua erakusten dauen lan mardula da. Orain arte zazpi liburuki argitaratu dira eta zortzigarrena laster dator. Era askotako gaiak jasotzen ditu: elikadura, jolasak, artzaintza eta abeltzaintza, bizitzako eta heriotzako ohikuneak…

Euskal lurralde guztietako Etniker taldeetako ikertzaileek egindako lana da, Labayrun idazkaritza eta erredazino-taldea daukana.

Hitzarmenari esker, testu eta irudi guztiak sarean agirian jarriko dira, hiru urteko egitasmoaren bitartez.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.