Labayru Gaur

0

Aurten bigarrenez, Jabier Kalzakortak eta Igone Etxebarriak eskolak emon dabez Baionan, Bordeaux Montaigne unibersidadeko “Euskal Ikasketak” masterrean. Gaia herri literatura izan da.

Jabier Kalzakortak saio bat egin dau ipuinei buruz, mitologiari buruz batez bez. Bigarren saioa XVIII. mendeko maitasun-kanten gaia erabili dau.

Igone Etxebarriak lehenengo saioan herri literaturari buruzko sarrera teorikoa egin dau: zer dan, biltzaile nagusiak, genero txikiak… Bigarrenean baladak aztertu ditu.

Guztira bakotxak 6 eskola-ordu egin dau bina saiotan, laurok urrian zehar.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.