Labayru Gaur

0

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolan 2024an gradua amaitu daben ikasleen graduazino ekitaldia ospatu da urriaren 4an Euskalduna jauregian. Gazte talde ederra hemendik aurrera umeen irakasle izateko prest. Graduazinoa ikasle egoeratik lanean hasteko sasoira igarotzea da berez. Kasuan-kasuan ikasleok ikasten jarraitu edo bestelako bidea hartuko dabe, baina berez beharren hasteko gai dira, eta batzuk hasita dagoz, hatan be.

Erantzukizun handiko lanbidea da irakasleena, eta euron gaztetasuna, indarra eta ilusinoa izango dabe lagunik onena aurrera egiteko.

Ekitaldi hunkigarria izan zan, udan hildako ikaslea, aurten graduau beharrekoa, gogoratzean.

Zorionak gazte guztioi eta animo zuen lanbidean.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.